EGAB Rouenen (Frantzia) egongo da hilaren 20an eta 21ean, erronka demografikoa eta migrazioak aztertuko dituen Sare Transnazional Atlantikoaren bileran

Javier Muñecas Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko presidentea, eta Izaskun Astondoa idazkari nagusia Sare Transnazional Atlantikoaren bileran izango dira datorren astean, hilaren 20an eta 21ean, Rouenen (Frantzia). Sare hori gizarte zibilaren lankidetzarako plataforma da Atlantikoko Espazioaren barruan, eta erronka demografikoa eta migrazioak izango ditu ardatz. 2023-2025 agintaldiko jarduera eta finantza balantzea aurkezteaz gain, STA/RTAko presidentetza eta batzorde exekutibo berria hautatzea aurreikusita dago.

2026an, STA/RTA eskualde atlantikoetako erronka demografikoei eta migrazioei buruzko txosten bat egitean zentratuko da. Azterlana, demografia, lan-merkatu, giza kapital eta eskualde atlantikoen lurralde-egiturari buruzko adierazle alderagarrien eta iturri estatistiko bateratuetatik datozenen ustiapen homogeneoan oinarrituko da.

STA/RTAri buruz

Sare Transnazional Atlantikoa Espazio Atlantikoaren barruko gizarte zibilaren lankidetza-plataforma da. 2003an eratu zen, bere osoko organoaren, Orientabideen Batzordearen, lehenengo bilkuran. Sare transnazionala eremu atlantikoko eskualdeetako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluek osatzen dute, edo antzeko eskualde-erakundeek, horrelako erakunderik ez duten eskualde atlantikoen kasuan.

STA/RTAren helburu nagusia espazio atlantikoko gizarte zibileko ordezkari soziolaboralen arteko lankidetza garatzea da, fatxada atlantikoan eragina duten Europako politiketan eragina izateko. Sare Transnazional Atlantikoak lankidetza-harremana du Europako Itsas Eskualde Periferikoen Konferentziako Arku Atlantikoaren Batzordearekin.

Login Account

Already a Rubnio Customer?

Invaild email address.

6 or more characters, letters and numbers. Must contain at least one number.

Your information will nerver be shared with any third party.
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.