Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko gardentasun atariaren asmoa da herritarrei aldian behin euren jarduerekin zerikusia duten jarduketa publikoaren kontrolari eta funtzionamenduari buruzko informazio eguneratua ematea, Gardentasunari, Informazioa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legean xedatutakoa betez.
Erakunde Informazioa
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea 1995eko urriaren 11n sortu zen, eta gaur egun maiatzaren 17ko 8/2012 Legeak arautzen du. Horren arabera, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak ezaugarri hauek ditu:
- Gobernuaren eta Legebiltzarraren erakunde aholku-emailea da, Euskal Herriko ekonomia- eta gizarte-interes ezberdinek ekonomia- eta gizarte-politikan esku har dezaten.
- Batzordeak nortasun juridiko propioa du, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioarena ez bezalakoa.
- Kargu publikoak
- Presidentea: Javier Muñecas Herreras
- Idazkari nagusia: Izaskun Astondoa Sarria
Eginkizunak
Politika ekonomikoarekin eta sozialarekin loturiko lege proiektuei buruzko aginduzko informazioa ematea, Laneko Harremanen Batzordeari atxikitako arloak alde batera utzita, hura arautzen duen legearen arabera. Halaber Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren lege proiektuak salbuetsita daude, baita berau aldatzeko edo osatzeko legegintzako arauak ere.
Politika ekonomikoarekin eta sozialarekin loturiko lege proiektuei buruzko aginduzko informazioa ematea, Laneko Harremanen Batzordeari atxikitako arloak alde batera utzita, Eusko Jaurlaritzaren ustez garrantzi berezikoak badira. Horrez gain, aurreko ekitaldietan onetsitakoen jarraipena dakarten dekretu proiektuak edo aldaketa nabarmenak ez dakartenak ere salbuetsita daude.
Informazioa ematea Eusko Jaurlaritzak hartutako beste edozein administrazio ebazpenen inguruan, politika ekonomiko eta sozialarekin lotuta badaude eta Laneko Harremanen Batzordeari bere lege arau-emailean dagozkion arloak alde batera utzita, betiere Eusko Jaurlaritzaren ustez garrantzi berezikoak badira.
Informazioa ematea aginduz Eusko Jaurlaritzak politika ekonomiko eta sozialaren arloan dituen plan orokorrei buruz.
Aurreko ataletan aipaturiko arloei buruzko proposamenak egitea Eusko Jaurlaritzari.
Bere ekimenaz edo Eusko Jaurlaritzak edo Legebiltzarrak eskatuta irizpenak, ebazpenak edo txostenak egitea, aurreko a) eta b) ataletan aipaturiko arloei dagozkienak.
Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren jarduera ekonomikoei buruz eginiko plangintzan parte hartzea.
Memoria bat egitea eta Eusko Jaurlaritzaren eta Eusko Legebiltzarraren irizpenpean jartzea, non Euskal Autonomia Erkidegoko egoera ekonomikoari eta sozialari buruzko bere gogoetak azalduko diren.
Bere eginkizunak betetzeko behar duen informazioa eskatzea eta jasotzea administrazio orokorretik eta Euskal Autonomia Erkidegoko edozein erakundetatik.
Informazio Ekonomikoa

Lansari-erregimena eta kalte-ordainketak
CES-EGAB arautzen duen legearen 21. artikuluari jarraiki, Kontseiluko Osoko Bilkurak ezartzen duen lansaria jasoko du Presidenteak; kopuru horrek ez du inolaz ere gaindituko Eusko Jaurlaritzako sailburuordearen kargurako ezarritako lansaria. 2025 urterako 96.951,40 euro gordin izango da. Idazkari Nagusiak Kontseiluko Osoko Bilkurak ezartzen duen lansaria jasoko du; kopuru horrek ez du inolaz ere gainditu Eusko Jaurlaritzako zuzendariaren kargurako ezarritako lansaria. 2025 urterako 82.672,94 euro gordin izango da. Osoko Bilkurak onetsiko ditu kontseilukideek jaso ditzaketen esleipen ekonomikoak, CES-EGABeko eginkizun propioak burutzeko dedikazioak edo bertaratzeak sortzen dizkien gastuak ordaintzeko.
CES-EGABeko langileen erregimena
CES-EGABek sei langile ditu, araudian jaso den moduan, lan eskubidearen menpeko harreman baten bidez. Langileen hautaketa deialdi publiko bidez egiten da, merezimendu eta gaitasunaren printzipioetan oinarritutako sistemen bidez.
