Irizpenak

  • Version
  • Download 2
  • File Size 336.20 KB
  • File Count 1
  • Create Date 2024-05-02
  • Last Updated 2026-04-13

7/24 irizpena apirila 30ekoa, etxeko animaliek eta gatibu dauden animalia basatiek EAEko ikuskizun publikoetan parte hartzeko animalien ongizaterako irizpideak arautzen dituen dekretu-proiektuari buruzkoa

2024ko apirilaren 9an Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren idazkia sartu zen eta txostena eskatu zuen etxeko animaliek eta gatibu dauden animalia basatiek EAEko ikuskizun publikoetan parte hartzeko animalien ongizaterako irizpideak arautzen dituen dekretu-proiektuari buruz, 8/2012 Legeak, maiatzaren 17koak, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari buruzkoak, 3.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Arauaren xedea da arauturik uztea 9/2022 Legearen 27. artikuluan eta Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren Legeko Erregelamenduaren 103. artikuluan azaltzen den foru-erakundeen baimena zer irizpideren arabera eman behar den albaitaritzaren aldetik eta animalien ongizatearen aldetik.

Jasotako dokumentuaren kopia berehala bidali zitzaien Kontseiluaren Osoko Bilkurako kide guztiei, euren proposamenak eta iritziak igorri eta horien berri lan-batzorde egokiari helaraz ziezaieten, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Funtzionamendu Araudian ezarritakoari jarraikiz. Gizarte Garapenerako Batzordea 2024ko apirilaren 23an bildu ostean, hartutako erabakietatik abiatuta, irizpen-proiektu hau egin da Batzordearen Osoko Bilkurak landu dezan. Bertan apirilaren 30ean aho batez onartu da.

Login Account

Already a Rubnio Customer?

Invaild email address.

6 or more characters, letters and numbers. Must contain at least one number.

Your information will nerver be shared with any third party.
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.