Irizpenak

  • Version
  • Download 2
  • File Size 418.42 KB
  • File Count 1
  • Create Date 2023-07-26
  • Last Updated 2026-03-27

11/23 irizpena uztailaren 26koa, Euskal sektore publikoan euskararen erabilera normalizatzeko Dekretu-proiektuari buruzkoa

2023ko uztailaren 3an, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren idazki bat sartu zen. Bertan, “Euskal sektore publikoan euskararen erabilera normalizatzeko Dekretu-proiektuari” buruzko txostena eskatu zuten, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari buruzko maiatzaren 17ko 8/2012 Legeko 3.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Kontsultatzen zaigun arauaren xedea da, bertan adierazten denez, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen argitan, hizkuntza-normalizazioaren irizpideak garai berrietara egokitzea eta euskal sektore publiko osoaren koordinazioa bermatzea. Eta, horretarako, hiru helburu ditu (1.2 art.):

a) Euskararen eta gaztelaniaren erabilera ofiziala bermatzea, herritarrekiko inolako diskriminazio instituzionalik gabe, euskal sektore publikoko entitateekiko harremanetan.

b) Euskara zerbitzuetan eta lanean ohikoan eta orokorrean erabiltzen den hizkuntza gisa kokatzea euskal sektore publikoko entitateen jardunean, entitate horiek ezarritako erabilera-irizpideen arabera, gaztelaniaren erabilera inola ere mugatu gabe.

c) Benetako berdintasuna lortzea, euskal sektore publikoko entitateen jardun-eremuan herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzeari dagokionez; horretarako, beharrezkoak diren ekintzak bultzatuko dira eta ager daitezkeen oztopoak saihestuko dira”.

Berehala agiriaren kopia Batzordearen Osoko Bilkurako kide guztiei bidali zitzaien, proposamenak eta iritziak igorri eta guztiak lan-batzordeari helarazteko, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen funtzionamenduari buruzko araudiak xedatutakoari jarraikiz. Garapen Ekonomikorako Batzordea 2023ko uztailaren 19an bildu ostean, hartutako erabakietatik abiatuta, irizpen-proiektu hau egin da batzordearen osoko bilkurak lan dezan. Bertan, uztailaren 26an gehiengoz onartu da.

Login Account

Already a Rubnio Customer?

Invaild email address.

6 or more characters, letters and numbers. Must contain at least one number.

Your information will nerver be shared with any third party.
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.