Irizpenak

  • Version
  • Download 3
  • File Size 233.72 KB
  • File Count 1
  • Create Date 2023-05-25
  • Last Updated 2026-04-13

Irizpena 7/23 maiatzaren 22koa, EAan trantsizio energetikorako eta kontsumitzaileak babesteko premiazko neurriei buruzko urriaren 5eko 15/2018 Errege Lege Dekretuaren bidez sortutako bonu sozial termikoaren kudeaketa, ebazpena eta ordainketa arautzen dituen dekretu-proiektuari buruzkoa

2023ko apirilaren 28an, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak bidalitako idazkia jaso zen Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean. Idazki horretan, “Euskal Autonomia Erkidegoan trantsizio energetikorako eta kontsumitzaileak babesteko premiazko neurriei buruzko urriaren 5eko 15/2018 Errege Lege Dekretuaren bidez sortutako bonu sozial termikoaren kudeaketa, ebazpena eta ordainketa arautzen dituen dekretu-proiektua” izenekoari buruzko txostena egiteko eskaera hartu zuen aholku-organoak, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 3.1 artikuluak dioenari jarraiki.

Galdegin deneko arauaren xedea da “Gizarte Bonu Termikoa” deritzona kudeatzeko, ebazteko eta ordaintzeko jarduketa-esparrua arautzea Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan, Trantsizio Energetikorako eta Kontsumitzaileak Babesteko Premiazko Neurriei buruzko urriaren 5eko 15/2018 Errege Lege Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Jasotako dokumentuaren kopia berehala bidali zitzaien Kontseiluaren Osoko Bilkurako kide guztiei, euren proposamenak eta iritziak igorri eta horien berri lan-batzorde egokiari helaraz ziezaieten, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Funtzionamendu Araudian ezarritakoari jarraiki. 2023ko maiatzaren 18an, Gizarte Garapenerako Batzordea bildu zen, eta, hartutako erabakietan oinarrituta, irizpen-proiektu hau formulatu zen, maiatzaren 22ko Kontseiluaren Osoko Bilkurari helarazteko, eta bertan, aho batez onartu zen.

Login Account

Already a Rubnio Customer?

Invaild email address.

6 or more characters, letters and numbers. Must contain at least one number.

Your information will nerver be shared with any third party.
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.