Irizpenak

  • Version
  • Download 2
  • File Size 268.53 KB
  • File Count 1
  • Create Date 2022-06-13
  • Last Updated 2026-03-27

8/22 Irizpena, ekainaren 9koa, Euskal Autonomia Erkidegoko txerriazienda estentsiboaren ustiategiak antolatzeko oinarrizko arauak garatzeko Dekretu-proiektuari buruzkoa

2022ko maitzaren 20an Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren idazkia sartu zen eta txostena eskatu zuen Euskal Autonomia Erkidegoko txerri-azienda estentsiboaren ustiategiak antolatzeko oinarrizko arauak garatzeko Dekretu-proiektuari buruz, 8/2012 Legeak, maiatzaren 17koak, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari buruzkoak, 3.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Arau honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoan txerri-azienda estentsiboaren ustiategiak antolatzeko oinarrizko arauak zehazten dituen uztailaren 17ko 1221/2009 Errege Dekretua (untxien ustiategiak antolatzeko arauak xedatzen dituen ekainaren 25eko 1547/2004 Errege Dekretua aldatzen du) garatzea.

Berehala agiriaren kopia Batzordearen Osoko Bilkurako kide guztiei bidali zitzaien, proposamenak eta iritziak igorri eta guztiak lan batzordeari helarazteko, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen funtzionamenduari buruzko araudiak xedatutakoari jarraiki. Garapen Ekonomikorako Batzordea 2022ko ekainaren 2an bildu ostean, hartutako erabakietatik abiatuta, irizpen-proiektu hau egin da Batzordearen osoko bilkurak lan dezan. Bertan aho batez onartu da.

Login Account

Already a Rubnio Customer?

Invaild email address.

6 or more characters, letters and numbers. Must contain at least one number.

Your information will nerver be shared with any third party.
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.