Irizpenak

  • Version
  • Download 3
  • File Size 258.60 KB
  • File Count 1
  • Create Date 2022-04-12
  • Last Updated 2026-04-13

6/22 Irizpena, apirilaren 8koa, EAEko higiezinen mailegu-emaileen eta kreditu higiezinen bitartekarien administrazio-erregistroa eta haien jardueraren administrazio-kontrola arautuko duen Dekretu-proiektuari buruzkoa

2022ko martxoaren 23an Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean Ekonomia eta Ogasun Sailaren idazkia sartu zen, eta irizpena eskatzen zuen Euskal Autonomia Erkidegoko higiezinen mailegu-emaileen eta kreditu higiezinen bitartekarien administrazio-erregistroa eta haien jardueraren administrazio-kontrola arautuko duen Dekretu-proiektuari buruz, 8/2012 Legeak, maiatzaren 17koak, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari buruzkoak, 3,1 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Arau honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko kreditu higiezinen bitartekarien administrazio erregistroa eta higiezinen mailegu-emaileen erregistroa sortu eta arautzea. Horrez gain, Euskal Autonomia Erkidegoko kreditu higiezinen bitartekariak eta higiezinen mailegu-emaileak gainbegiratu, jarduera jarraitu, ikuskatu eta zehatzeko eskumenak arautu nahi dira.

Berehala agiriaren kopia Batzordearen Osoko Bilkurako kide guztiei bidali zitzaien, proposamenak eta iritziak igorri eta guztiak lan batzordeari helarazteko, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen funtzionamenduari buruzko araudiak xedatutakoari jarraiki. Garapen Ekonomikorako Batzordea 2022ko apirilaren 5ean bildu ostean, hartutako erabakietatik abiatuta, irizpen-proiektu hau egin da Batzordearen osoko bilkurak lan dezan. Bertan apirilaren 8an aho batez onartu da.

Login Account

Already a Rubnio Customer?

Invaild email address.

6 or more characters, letters and numbers. Must contain at least one number.

Your information will nerver be shared with any third party.
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.