
Javier Muñecas Herreras – EGABeko Presidentea
Presidentearen agurra
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen xedea ondokoa da: interes ekonomiko eta sozial guztiek Euskal Herriko politika ekonomiko eta sozialean parte hartzea benetan gauzatzeko EAEko erakunde-bilbearen antolakundea izatea. Aholkularitzaren arloko organo gisa eratu da eta, zeharkako izaerari jarraiki, bere gain hartzen du euskal errealitate sozio-ekonomikoan diren interes ekonomiko eta sozial guztien ordezkaritzarik zabalena.
Lege arloan laurogeiko hamarkadan sortu arren, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak ez zuen bere aholkularitza-jarduera 1998. urtera arte abiarazi, legegintzako aldaketa kolateralek zein eragile ekonomiko eta sozialen dinamikak berak eragindako legegintzako zenbait aldarazpen gertatu ostean. 8/2012 Legearekin, erreformen prozesua burutu zen, eta aldi berean, 433/2013 Dekretuarekin batera, Batzordearen funtzioak, osaera eta jardunbidea eraentzen dituen egungo araubidea eratu zen.
Urteko ibilbide honetan, Euskadiko EGAB geroz eta gehiago jarduten eta geroz eta eragin gehiago duen izaki gisa sendotu da, hausnarketarako, elkarlanerako eta gizarte-eragile guztien elkarrizketa lasairako bilgune bilakatu baita; ildo horri jarraiki, Batzordeak, bere iritziekin eta proposamenekin, erabakiak hartzeko prozesu partehartzaile eta integratzaileagoa eraikitzen laguntzen du.
Begirada orokor hau da Kontseiluraren benetako balio erantsia, izan ere, desberdinen arteko iritzi bateratuak antolaturiko sozietate zibilaren ahots bilakatzen baitu.
Presidente gisa, ongietorria ematen dizuet Kontseiluaren izenean eta webgunea bisitatzera eta gure lana sakontasun handiagoarekin ezagutzera gonbidatzen zaituztet.
Izaera
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea Jaurlaritzaren eta Legebiltzarraren aholkularitza-erakundea da, eta bere helburua hainbat ekonomia eta gizarte-arduradunek Euskal Herriko politika ekonomikoan parte hartzea da.
Batzordeak berezko nortasun juridikoa du, EAEko Gizarte duena ez bezalakoa, eta erabateko gaitasuna eta askatasuna ditu bere zereginak betetzeko, dagokion lege arautzailean jasotako baldintzekin; eginbeharrak garatzeari dagokionez, independentea da gobernuarekiko eta Legebiltzarrarekiko.
LEGE ARAUTZAILEAK:
- 8/2012 Legea, maiatzaren 17koa, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearena. (EHAA 2012ko maiatzaren 24)
- 433/2013 Dekretua, urriaren 29koa, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearena. (EHAA 2013ko azaroaren 4)
- Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen funtzionamendu Araudia. (EHAA 2013ko abenduaren 11)
- ERABAKIA, 2019ko martxoaren 22koa, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Osoko Bilkurarena, zeinaren bidez zuzentzen baita Funtzionamendu Erregelamenduaren 30.2 artikuluaren a) apartatuan dagoen errakuntza. (63. zk., 2019ko apirilaren 1a, astelehena)
Eginkizunak
Politika ekonomikoarekin eta sozialarekin loturiko lege proiektuei buruzko aginduzko informazioa ematea, Laneko Harremanen Batzordeari atxikitako arloak alde batera utzita, hura arautzen duen legearen arabera. Halaber Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren lege proiektuak salbuetsita daude, baita berau aldatzeko edo osatzeko legegintzako arauak ere.
Politika ekonomikoarekin eta sozialarekin loturiko lege proiektuei buruzko aginduzko informazioa ematea, Laneko Harremanen Batzordeari atxikitako arloak alde batera utzita, Eusko Jaurlaritzaren ustez garrantzi berezikoak badira. Horrez gain, aurreko ekitaldietan onetsitakoen jarraipena dakarten dekretu proiektuak edo aldaketa nabarmenak ez dakartenak ere salbuetsita daude.
Informazioa ematea Eusko Jaurlaritzak hartutako beste edozein administrazio ebazpenen inguruan, politika ekonomiko eta sozialarekin lotuta badaude eta Laneko Harremanen Batzordeari bere lege arau-emailean dagozkion arloak alde batera utzita, betiere Eusko Jaurlaritzaren ustez garrantzi berezikoak badira.
Informazioa ematea aginduz Eusko Jaurlaritzak politika ekonomiko eta sozialaren arloan dituen plan orokorrei buruz.
Aurreko ataletan aipaturiko arloei buruzko proposamenak egitea Eusko Jaurlaritzari.
Bere ekimenaz edo Eusko Jaurlaritzak edo Legebiltzarrak eskatuta irizpenak, ebazpenak edo txostenak egitea, aurreko a) eta b) ataletan aipaturiko arloei dagozkienak.
Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren jarduera ekonomikoei buruz eginiko plangintzan parte hartzea.
Memoria bat egitea eta Eusko Jaurlaritzaren eta Eusko Legebiltzarraren irizpenpean jartzea, non Euskal Autonomia Erkidegoko egoera ekonomikoari eta sozialari buruzko bere gogoetak azalduko diren.
Bere eginkizunak betetzeko behar duen informazioa eskatzea eta jasotzea administrazio orokorretik eta Euskal Autonomia Erkidegoko edozein erakundetatik.
