- 2023-10-27
- Version
- Download 2
- File Size 337.17 KB
- File Count 1
- Create Date 2023-10-27
- Last Updated 2026-03-27
14/23 Irizpena urriaren 27koa, Euskadiko gardentasun Lege-aurreproiektuari buruzkoa
2023ko irailaren 26ko Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean Lan eta Justizia Sailaren idatzia sartu zen eta “Euskadiko Gardentasun Lege-aurreproiektuari” buruzko txostena eskatzen zuen, 8/2012 Legeak, maiatzaren 17koak, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak, 3.1. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Arauaren xedea da:
- Jarduera publikoaren gardentasuna eta publizitatea arautzea eta bermatzea, baita herritarrek informazio publikoa eskuratzeko duten eskubidea ere.
- Interes publikoko erabakiak diseinatu eta hartzerakoan herritarren parte-hartzea bultzatzeko oinarrizko esparrua eratzea.
- Bermeen eta erantzukizunen gaineko araubidea ezartzea, bertan ezarritako betebehar eta obligazioak ez betetzeagatik.
- Arau-hausteei eta ustelkeriaren aurkako borrokari buruzko informazioa ematen duten pertsonak babestearen gaineko otsailaren 20ko 2/2023 Legean ezarritako informatzaileen babesa Gardena-Gardentasunaren Euskal Agintaritzari esleitzea, V. tituluan jasota dagoen moduan.
Jasotako dokumentuaren kopia berehala bidali zitzaien Kontseiluaren Osoko Bilkurako kide guztiei, euren proposamenak eta iritziak igorri eta horien berri lan-batzorde egokiari helaraz ziezaieten, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Funtzionamendu Araudian ezarritakoari jarraiki. 2023ko urriaren 19an Ekonomia Garapenerako Batzordea bildu zen, eta bertan hartutako erabakiak oinarri hartuta, Irizpen-proiektua egin zen Kontseiluak urriaren 27an egindako Osoko Bilkuran aurkezteko. Aho batez onetsi zuten.
