Irizpenak

  • Version
  • Download 2
  • File Size 337.17 KB
  • File Count 1
  • Create Date 2023-10-27
  • Last Updated 2026-03-27

14/23 Irizpena urriaren 27koa, Euskadiko gardentasun Lege-aurreproiektuari buruzkoa

2023ko irailaren 26ko Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean Lan eta Justizia Sailaren idatzia sartu zen eta “Euskadiko Gardentasun Lege-aurreproiektuari” buruzko txostena eskatzen zuen, 8/2012 Legeak, maiatzaren 17koak, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak, 3.1. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Arauaren xedea da:

  1. Jarduera publikoaren gardentasuna eta publizitatea arautzea eta bermatzea, baita herritarrek informazio publikoa eskuratzeko duten eskubidea ere.
  2. Interes publikoko erabakiak diseinatu eta hartzerakoan herritarren parte-hartzea bultzatzeko oinarrizko esparrua eratzea.
  3. Bermeen eta erantzukizunen gaineko araubidea ezartzea, bertan ezarritako betebehar eta obligazioak ez betetzeagatik.
  4. Arau-hausteei eta ustelkeriaren aurkako borrokari buruzko informazioa ematen duten pertsonak babestearen gaineko otsailaren 20ko 2/2023 Legean ezarritako informatzaileen babesa Gardena-Gardentasunaren Euskal Agintaritzari esleitzea, V. tituluan jasota dagoen moduan.

Jasotako dokumentuaren kopia berehala bidali zitzaien Kontseiluaren Osoko Bilkurako kide guztiei, euren proposamenak eta iritziak igorri eta horien berri lan-batzorde egokiari helaraz ziezaieten, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Funtzionamendu Araudian ezarritakoari jarraiki. 2023ko urriaren 19an Ekonomia Garapenerako Batzordea bildu zen, eta bertan hartutako erabakiak oinarri hartuta, Irizpen-proiektua egin zen Kontseiluak urriaren 27an egindako Osoko Bilkuran aurkezteko. Aho batez onetsi zuten.

Login Account

Already a Rubnio Customer?

Invaild email address.

6 or more characters, letters and numbers. Must contain at least one number.

Your information will nerver be shared with any third party.
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.