Irizpenak

  • Version
  • Download 2
  • File Size 518.94 KB
  • File Count 1
  • Create Date 2025-03-07
  • Last Updated 2026-03-26

1/25 Irizpena martxoaren 5ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko lanbide-heziketako ikastetxe integratuak arautzen dituen dekretuaren proiektuari buruzkoa

2025eko otsailaren 12an, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak Hezkuntza Sailaren idazkia jaso zuen, Euskal Autonomia Erkidegoko lanbide-heziketako ikastetxe integratuak arautzen dituen dekretuaren proiektuari buruzko txostena eskatuz.

Arauaren xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko lanbide-heziketako ikastetxe integratuak arautzea Lanbide Heziketaren Antolamendu eta Integrazioari buruzko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 28ko 4/2018 Legearen esparruan. Batez ere aurreikuspenak sartzen ditu berariazko egiturak defini daitezen, batetik, ikastetxeetan antolamendu-eredu adimendunari egokitze aldera eta, bestetik, industria-iraultza berriak planteatzen dituen erronkei erantzuteko gaitasuna izate aldera.

Batzordearen Batzar Nagusiko kide guztiei berehala bidali zitzaien dokumentuaren kopia bana, proposamenak eta iritziak eman zitzaten eta horiek, aldi berean, zegokion Lan Batzordeari helaraz ziezazkieten, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Funtzionamendu Araubidean ezarritakoarekin bat etorriz.

2025eko otsailaren 27an, Ekonomia Garapenerako Batzordea bildu zen, eta, hartutako erabakietan oinarrituta, irizpen-proiektu hau egin zen, Batzordearen Osoko Bilkurak martxoaren 5ean aztertzeko, eta azkenak gehiengoz onartu zuen.

Login Account

Already a Rubnio Customer?

Invaild email address.

6 or more characters, letters and numbers. Must contain at least one number.

Your information will nerver be shared with any third party.
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.