Irizpenak

  • Version
  • Download 2
  • File Size 307.06 KB
  • File Count 1
  • Create Date 2025-07-24
  • Last Updated 2026-03-26

10/25 irizpena uztailak 24koa, Guraso bakarreko familien araubidea arautzen duen Dekretu-Proiektuari buruzkoa

2025eko uztailaren 8an Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailaren idazkia sartu zen; horren bidez, txostena eskatu zuen honako honi buruz: “Guraso bakarreko familien araubidea arautzen duen Dekretu-Proiektua”, bat etorriz Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 3.1. artikuluan ezarritakoarekin.

Hizpide dugun arauaren xedea da, 1. artikuluaren arabera, guraso bakarreko familiei eta guraso bakarreko egoeran dauden familiei erregimen eta estatus propioa ematea. Horretarako, bakarreko familia eta guraso bakarreko egoeran dagoen familia izatearen aitorpena, titularren betebeharrak, berritzea, aldatzea eta aitorpenaren galtzea dakarten baldintzak arautzen dira.

Jasotako dokumentuaren kopia berehala bidali zitzaien Kontseiluaren Osoko Bilkurako kide guztiei, proposamenak eta iritziak eman zitzaten eta horiek, aldi berean, zegokion Lan Batzordeari helaraz ziezazkieten, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Funtzionamendu Araudiak xedatutakoaren arabera.

2025eko uztailaren 18an, Gizarte Garapenerako Batzordea bildu zen eta, hartutako erabakietatik abiatuta, irizpen-proiektu hau egin zen uztaialren 24ko Batzordearen Osoko Bilkuran lantzeko.Han aho batez onartu zen.

Login Account

Already a Rubnio Customer?

Invaild email address.

6 or more characters, letters and numbers. Must contain at least one number.

Your information will nerver be shared with any third party.
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.