Irizpenak

  • Version
  • Download 3
  • File Size 375.77 KB
  • File Count 1
  • Create Date 2022-07-29
  • Last Updated 2026-03-27

11/22 Irizpena, uztailaren 27koa, Trantsizio energetikoari eta Klima-aldaketari buruzko Lege-aurreproiektuari buruzkoa

2022ko ekainaren 24an, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren idazki bat sartu zen Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean, “Trantsizio energetikoari eta Klima-aldaketari buruzko Lege-aurreproiektuari” buruzko txostena eskatzeko, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 3,1. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Arauaren xedea da gehienez ere 2050ean Euskadin klima neutraltasuna lortzeko esparru juridiko egonkorra ezartzea eta lurraldearen klima aldaketarekiko erresilientzia gehitzea da. Horretarako, trantsizio bidezkoa, jasangarria, soziala, ekonomikoa eta ingurumenekoa bultzatuko da, ekitatea eta elkartasuna bermatuz.

Berehala agiriaren kopia Batzordearen Osoko Bilkurako kide guztiei bidali zitzaien, proposamenak eta iritziak igorri eta guztiak lan batzordeari helarazteko, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen funtzionamenduari buruzko araudiak xedatutakoari jarraiki. Garapen Ekonomikorako Batzordea 2022ko uztailaren 15ean bildu ostean, hartutako erabakietatik abiatuta, irizpen-proiektu hau egin da batzordearen osoko bilkurak lan dezan. Bertan, uztailaren 27an aho batez onartu da.

Login Account

Already a Rubnio Customer?

Invaild email address.

6 or more characters, letters and numbers. Must contain at least one number.

Your information will nerver be shared with any third party.
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.