Irizpenak

  • Version
  • Download 2
  • File Size 245.29 KB
  • File Count 1
  • Create Date 2024-11-07
  • Last Updated 2026-03-27

11/24 Irizpena azaroaren 5ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Adikzioei buruzko Informazio Sistema sortzeko Dekretu Proiektuari buruzkoa

2024ko urriaren 14an Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean Osasun Sailaren idazkia sartu zen. Horren bidez, “Euskal Autonomia Erkidegoko Adikzioei buruzko Informazio Sistema sortzeko Dekretu Proiektuari” buruzko txostena eskatu zuten, Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 3.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Kontsultatu zaigun arauaren 1. artikuluaren arabera, xedea EAEko Adikzioei buruzko Informazio Sistema sortzea eta bere funtzionamendua arautzea da.

Berehala bidali zitzaien dokumentuaren kopia Kontseiluko Batzordeko kide guztiei haiek proposamenak eta iritziak eman zitzaten eta horiek, aldi berean, zegokion Lan Batzordeari helaraz ziezaioten, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Funtzionamendu Araubidean ezarritakoarekin bat etorriz.

Gizarte Garapenerako Batzordea 2024ko urriaren 25ean bildu ostean, hartutako erabakietatik abiatuta, irizpen-proiektu hau egin da Batzordearen Osoko Bilkurak landu dezan, bertan azaroaren 5ean gehiengoz onartu da.

Login Account

Already a Rubnio Customer?

Invaild email address.

6 or more characters, letters and numbers. Must contain at least one number.

Your information will nerver be shared with any third party.
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.