Irizpenak

  • Version
  • Download 2
  • File Size 369.57 KB
  • File Count 1
  • Create Date 2025-12-19
  • Last Updated 2026-04-10

15/25 Irizpena abenduaren 19koa, Seme-alabaren bat duten familientzako laguntzen Dekretu-proiektuari buruzkoa

2025eko abenduaren 4an Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko Sailaren idazkia jaso zuen, Seme-alabaren bat duten familientzako laguntzen Dekretu- Proiektuari buruzko txostena eskatuz, Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 3.1. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Hizpide dugun arauaren xedea da, 1.1. artikuluaren arabera, Familiei Laguntzeko abenduaren 12ko 13/2008 Legearen 10. artikuluan aurreikusitako dirulaguntzak arautzea.

Jasotako dokumentuaren kopia berehala bidali zitzaien Kontseiluaren Osoko Bilkurako kide guztiei, proposamenak eta iritziak eman zitzaten eta horiek, aldi berean, zegokion Lan Batzordeari helaraz ziezazkieten, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Funtzionamendu Araubidean ezarritakoarekin bat etorriz.

2025eko abenduare 16n, Ekonomia Garapenerako Batzordea bildu zen, eta, hartutako erabakietan oinarrituta, Irizpen-Proiektu hau egin zen, Batzordearen Osoko Bilkuran aztertzeko. Han aho batez onartu zuen.

Login Account

Already a Rubnio Customer?

Invaild email address.

6 or more characters, letters and numbers. Must contain at least one number.

Your information will nerver be shared with any third party.
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.