Irizpenak

  • Version
  • Download 2
  • File Size 430.83 KB
  • File Count 1
  • Create Date 2023-12-04
  • Last Updated 2026-04-13

16/23 abenduaren 4ko, Nekazaritza Politika Erkidearen 2023-2027 Plan Estrategikoa (NPEPE) EAEan aplikatzeko xedapenak ezartzen dituen eta landa-eremuen karakterizazioa finkatzen duen dekretu-proiektuari buruzkoa

2023ko azaroaren 8an, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren idazkia sartu zen Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean, "Nekazaritza Politika Erkidearen 2023-2027 Plan Estrategikoa (NPEPE) Euskal Autonomia Erkidegoan aplikatzeko xedapenak ezartzen dituen eta landa-eremuen karakterizazioa finkatzen duen dekretu-proiektuari" buruzko txostena eskatzeko, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 3.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Xedapenaren xedea bikoitza da. Alde batetik, arauak ezartzea, Espainiako Nekazaritza Politika Erkidearen 2023-2027 Plan Estrategikoa (NPEPE) Euskal Autonomia Erkidegoan aplikatzeko. Plana Europako Batzordeak onartu zuen, 2022ko abuztuaren 31ko C (2022) 6017 Erabakiaren bidez. Bestetik, landa-eremuen katalogazioa eta parametrizazioa erregelamendu bidez garatzen da, Landa Garapenerako ekainaren 30eko 7/2022 Legearen 7. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Berehala bidali zitzaien dokumentuaren kopia Kontseiluaren Osoko Bilkurako kide guztiei, beren proposamenak eta iritziak bidal zitzaten eta dagokion Lan Batzordeari helaraz ziezaieten, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Funtzionamenduaren Erregelamenduan ezarritakoaren arabera. 2023ko azaroaren 27an, Ekonomia Garapenerako Batzordea bildu zen, eta, hartutako erabakietatik abiatuta, irizpen proiektu hau egin zen, Kontseiluaren abenduaren 4ko Osoko Bilkurari aurkezteko, eta aho batez onartu zen.

Login Account

Already a Rubnio Customer?

Invaild email address.

6 or more characters, letters and numbers. Must contain at least one number.

Your information will nerver be shared with any third party.
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.