Irizpenak

  • Version
  • Download 2
  • File Size 256.12 KB
  • File Count 1
  • Create Date 2022-12-15
  • Last Updated 2026-03-27

17/22 Irizpena abenduaren 12koa, Ingurumeneko Aholku Kontseiluaren osaera, kideak izendatzeko prozedura, antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen dekretu-proiektuari buruzkoa

2022ko azaroaren 16an, Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailaren idazki bat sartu zen Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean. Idazki horretan, “Ingurumeneko Aholku Kontseiluaren osaera, kideak izendatzeko prozedura, antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen dekretu-proiektuari” buruzko txostena eskatzen zen, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari buruzko maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 3.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Arau honen xedea da Ingurumeneko Aholku Kontseiluaren osaera, kideak izendatzeko prozedura, antolaketa eta funtzionamendua arautzea, Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legean ezarritakoarekin bat etorriz.

Berehala bidali zitzaien dokumentuaren kopia Kontseiluaren Osoko Bilkurako kide guztiei, beren proposamenak eta iritziak bidal zitzaten eta Lan Batzordeari helaraz ziezazkioten, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Funtzionamendu Araudian ezarritakoari jarraituz. 2022ko azaroaren 29an, Ekonomiaren Garapenerako Batzordea bildu zen, eta, hartutako erabakietan oinarrituta, irizpen-proiektu hau formulatu zen, Kontseiluaren abenduaren 12ko osoko bilkurara eramateko, eta han, aho batez onartu zen.

Login Account

Already a Rubnio Customer?

Invaild email address.

6 or more characters, letters and numbers. Must contain at least one number.

Your information will nerver be shared with any third party.
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.