Irizpenak

  • Version
  • Download 2
  • File Size 500.72 KB
  • File Count 1
  • Create Date 2022-02-18
  • Last Updated 2026-03-27

3/22 Irizpena, otsailaren 15ekoa, 2021-2024 Enplegu Plan Estrategikoari buruzkoa

2022ko urtarrilaren 14an Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren idazkia sartu zen eta irizpena eskatu zuen “Enplegu Plan Estrategikoa 2021-2024ri” buruz, 8/2012 Legeak, maiatzaren 17koak, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari buruzkoak, 3,1. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Planaren xedea da 2030erako Enpleguaren Euskal Estrategiaren helburuak operatibo bihurtzea, pandemiaren osteko susperraldi sozioekonomikoan laguntzeko, hiru trantsizioak (digitala, berdea eta demografikoa) inplementatzeko eta kontratu sozial berrirako kalitatezko enplegu inklusiboa sustatzeko.

Erronka nagusia ez da enplegu gehiago sortzea bakarrik, bai eta enplegu hori kalitatezkoa eta pertsona guztien gizarteratzea eta laneratzea ahalbidetzen duen baldintzetan izatea ere. Gizarte-eragileen artean orekak lortu nahi dira asmo hori ekonomia lehiakor eta globalizatuan bete ahal izateko.

Berehala agiriaren kopia Batzordearen Osoko Bilkurako kide guztiei bidali zitzaien, proposamenak eta iritziak igorri eta guztiak lan batzordeari helarazteko, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen funtzionamenduari buruzko araudiak xedatutakoari jarraiki. Gizarte Garapenerako Batzordea 2022ko otsailaren 9an bildu ostean, hartutako erabakietatik abiatuta, irizpen-proiektu hau egin da Batzordearen Osoko Bilkurak lan dezan. Bertan otsailaren 15ean aho batez onartu da.

Login Account

Already a Rubnio Customer?

Invaild email address.

6 or more characters, letters and numbers. Must contain at least one number.

Your information will nerver be shared with any third party.
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.