Irizpenak

  • Version
  • Download 2
  • File Size 266.67 KB
  • File Count 1
  • Create Date 2024-02-26
  • Last Updated 2026-03-27

4/24 Irizpena otsailak 22koa, Portuetako udal-kontseiluak sortzeko Dekretu-proiektuari buruzkoa

2024ko otsailaren 2an, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren idazki bat sartu zen Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean. Bertan, “Portuetako udal-kontseiluak sortzeko dekretu-proiektuari” buruzko txostena eskatzen zen, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 3.1. artikuluan jasotakoaren arabera.

Kontsultatu zaigun arauaren xedea da portuetako udal-kontseiluak sortzea, portuetan eta itsas gaietan eskumena duen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailari atxikita, portuen arloko aholkularitza, kontsulta eta eztabaidarako kide anitzeko organo gisa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak erabiltzen dituen eskumenen esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoko Portuena eta Itsas Garraioari buruzko ekainaren 28ko 2/2018 Legearen 4.1. artikuluari jarraiki.

Berehala bidali zitzaien dokumentuaren kopia Batzordeko Oso Bilkurako kide guztiei, proposamenak eta iritziak bidaltzeko eta horiek guztiak lan-batzordean landu daitezen, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Funtzionamenduari buruzko Araudiak xedatutakoaren arabera.

Ekonomiaren Garapen Batzordea 2024ko otsailaren 16an bildu zen, eta, hartutako erabakietatik abiatuta, irizpen-proiektu hau aurkeztu zen Batzordeko Oso Bilkurak otsailaren 22ko saioan lantzeko. Bertan gehiengoz onartu da.

Login Account

Already a Rubnio Customer?

Invaild email address.

6 or more characters, letters and numbers. Must contain at least one number.

Your information will nerver be shared with any third party.
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.