Mikel Torres bigarren lehendakariordeak eta bere taldeak hitza hartu dute EGABen osoko bilkuran

Bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburu Mikel Torresek EGAB bisitatu du bere saileko goi-karguekin batera.

Bere sailak legegintzaldi honetan dituen planak eta proiektuak EGABen osoko bilkuran azaltzea izan da helburua.

Bere esku-hartzean, lehendakariordeak, Autonomia Erkidegoaren datu ekonomiko nagusiak eta lan-merkatuaren egoera azaltzeaz gain, sailak sustatuko dituen neurri nagusiak ere aipatu ditu.

Mikel Torresen esku-hartzea, ordea, ez da bakarra izan. Berarekin batera, Elena Pérezek, Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordeak, Alfonso Gurpeguik, Enplegu eta Inklusio sailburuordeak, eta Iñaki Ruiz Manzanok, Ekonomia eta Europar Funtsen sailburuordeak eta Francisco Pedraza Morenok Lanbideko zuzendari nagusiak, hartu dute hitza haien ardurapean dauden sailetako proiektuak aurkezteko.

Agerraldiaren amaieran, EGABen kontseilariek iruzkinak eta galderak egiteko aukera izan dute.

Login Account

Already a Rubnio Customer?

Invaild email address.

6 or more characters, letters and numbers. Must contain at least one number.

Your information will nerver be shared with any third party.
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.